h1

Ezkiaren jabeak, behin…

2007/11/30


Photo Jean-Claude Broca

(Idazki / kronika)


Jaio zen egunean, bere aitak ezkiondo bat landatu zion etxe aitzinean. Gero loaldirako, bere amak etzan zuen honen itzalpe xumean. Ondotik hasi zen gure mutila, ezki honekin harreman eta jolasetan. Kalte handirik gabe, zuhaitzarentzat… Orroitzapen hoberenekin mutikoarentzat.
Berantago, ezkiaren loreak eta hostoak biltzen. Aitamen etxe ondoan zenez, abar batzu mozten eta bere itxura zaintzen, lan egin zuen, urteetan zehar. Abarrak goregi ez ! Zabalago zergatik ez ?
Urteak iragan eta, gure mutilak bere aitamak galdurik, ezkondu zen behin, eta emaztearekin  biak, bere etxe ttipian plantatu. Holako batez, gure bikotearen gana hurbildu zen jendea, udako aterbe bila. Ez, lekurik ez zutela, ez ! Apartamendurik ere ez, zoritxarrez ! Beren autoa babesteko ere estalperik ez zutenez…
A, horrelako aterbe zerbait izan balute bederen, etxebizitza gisa apailatzeko! Udaran hor sartuko litzatekeela, beren etxea udatiarrei alokatuko zuten denboran… Baina ?!… Biak, gogoetatzen ari zirela, gure gizonak ezkia begiratzen zuela, “txilin”, bapatean ideia zoragarri bat bere baitan irudikatu zitzaion.    
Zuhaitzaren itzalpea alokatzen balute ? Eta bai ! Arbolak bere itzala, maiatzetik urria arte, sei hilabetez eskaintzen duela eta,… Eta bai ! Hainbeste hilabete eta beste hainbeste urtez, diru meta bat pilatzeko aukera izanen dutela ! Eta bai ! Eta, nahi bazuten ere, holako batez, itzalpe hori saldu zezaketeela ! Eta bai ! Eta ezkiondoa bera ?  Eta ?…
Hau hala bada halabiz, hala ez bada, halatsu !
Koldo Amestoy, 2007.ko azaroan

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s