h1

Hurbil’Ago, ipuin eta kantuak etxean : lagunak eskertzeko hitz bat edo bi…

2007/12/21

Egunon  !
Joan den ostiral gauean gurekin zinen, Hazparne Hazketako Dendariaenean. Eta zure parte hartzeak, alde batetik biziki poztu gaitu eta bestetik, gaualdi goxo bat elgarrekin iragaiteko parada eman digu. Aspaldiko partez… Milesker zuri !
Eskerrak ere, Régine, Maialen, Iker eta Txomin adiskideeri beraien etxean hain gogo onez eta funts handirekin errezebitu gaituztelako.
Horra beraz, bidean eman genuen “HURBIL’AGO – Spectacle à domicile” kultur ekintza saila aitzina doala, poliki poliki…
Geroan ere, formula hori gure lagunen bitartez hedatzeko gogoa dugu. Inguruko artisten lana ezagutarazteko eta sustengatzeko ; bai eta, herritar eta auzoen arteko jendekidetasuna eta adiskidantza bizirik atxikitzeko… “harri batez bi txori” egin genezake horrela.
Norberak bere salan, ezkaratzan, selauruan, bordan edo etxeko leku baketsu batean kokatu lezakeen ikuskizun xume eta zintzo bat, ahalaz euskaraz, edo berdin frantsesez ere, aitzinetik hautatu eta eskainiko luke.
HURBIL’AGO hurbiletik segitzen dugunon partetik,
Zorionak eta… Ez adiorik !
Koldo eta Pantxix

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s