h1

Aneta Bokaleko : sorkuntza

2008/03/13

Heletako “Itsasoa Kafe-Kultura guneak Koldo Amestoy kondalaria eta Pantxix Bidart musikari-kantaria errezebitzen ditu aste batez euskarazko sorkuntza eskaintzeko.
Aste batez ikuskizuna birmoldatzeko eta apailatzeko, ahotsez hornitzeko, gogo-beharrietan kokatzeko eta azkenean apirilaren 18an, “Aneta Bokaleko“ren inguruan denak elkarturik, kultur bideetan abia arazteko.
Heletako topaketa hau dela eta, kasualitatez bezala, hiru gertakizun ospatuko ditugu, batera :
Alde batetik, Koldoren kasuan, 25 urte egiten baitu artista-kondalari gisa lanean hasi zela. Bestalde,  Pantxixekin, ikuskizun berria asmatu eta sortu behar zutela eta, erreka, ibaia eta itsasoaren gaia hautatu zutelako, hots uraren gaia, “Uraren Urtea” ospatuko den garai honetan berean. Eta azkenik,  juntatze berezia izanen delako : Traboules konpainia, Heletan, itsasotik hain urrun, bere kulturuneari “Itsasoa-La mer” izena ematea ausartu zela behin, eta horra non “Aneta Bokaleko” ikuskizunaren euskarazko estreinatzea, bertan eginen dela.
Angelun, “Baroja jauregiko Zalditegietan” frantsesez egin zen bezala, Heletan, “Itsasoa” kulturunean, euskaraz…

Apirilaren 18an, osteguna – 21:00 – Publikoa : jende helduari zuzendua  – Sartzea : 7 € / 5 €
Koldo : kontaketa eta kantu – Pantxix : kantu eta musika (kitarrak, cetera-cistrea eta cavaquinhoa)
Euskal Kultur Erakundea eta Eihartzea kultur etxearen partaidetzarekin.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s