h1

Azken mohikano, ala ?

2008/06/18


Argazkia / photo : Sculpture de Guanes Etxegarray

(Idazki / kronika)


Bere herrian, “azken mohikano” ala ?
Ezagutzen dut jende bat, “azken mohikano” senditzen dena. Ez da, herrian beste nehor ez duelako berarekin, edo bere arrazako azkena delako… Ez ! Hori hala balitz bederen ! Jendea badauka inguruan, baina herritarrik ez du. Ez baitira beren herriko mintzaira eta kultura galtzera uzten eta ahanzten ari dutenak baizik. Hots, beren izate propioaz husten ari direnak. Eta zer bilakatzeko, aments ? Gure lagunak, jasan ezina du…
Bere beharria zorroztu duen egunean, eta beste era batez entzuten jarri denean, konturatu da bere lantokian, auzoan, eta etxean ere, ez duela bere mintzaira guttitan baizik entzuten, eta ondorioz, ez dituela egunean, euskaraz elekatzeko paradatxo bakar batzu, besterik ez… Nora goaz horrela ? Gure lagunak, jasan ezina duenez, iharduki behar duela eta…
Ohartu da ere, ohidurak, erritoak, ekitaldiak, lehengoak eta gaurkoak baztertzen dituztela. Beraienak ez balira bezala. Euskal memoria miresgarriari, ixtorio herrikoieri, gogo biziari, jendeak ez du gehiago kasurik ere ematen. Ezazolkeriaz, alferkeriaz, ala ? Gure lagunak, ez du beraz bere sorterrian sekula gozatzen olerki, kontaketa, kantu, bertsu, erranzahar edo zirtorik… Tirrit. Jasan ezina duenez, iharduki behar eta, urrats bat eginen du…
Gela zolan, barraren ondoan, kalakan egon beharrean, sekula beharri bat, begi bat luzatu gabe gertatzen denari, aitzinatuko da kulturaren sustatzaile gisa, edo berdin, taula gainera iganen, euskararen aktore bezala, “lehen mohikano” izateko.
Hori hala bada halabiz, hala ez bada halatsu !

Le Journal du Pays Basque, Euskal Herriko Kazeta egunkarian, “Azken Hitza” zutaberako Koldok hilabetero idazten dituen euskarazko kronikatxoetarik bat.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s