h1

Bakea bai, bi sosik ez

2008/09/30

Argazkia / Photo Gilbert Glère
(Idazki / kronika)

Ezagutzen dut jende bat oinez doana. Edozein erosketa egiteko, tabernara itzuli bat edo, egunero bere lanera eta lantokitik itzultzeko, beti oinez dabil. Edozein ordutan, astegunetan eta igandeetan berdin,  urratsez urrats ibilki ikus daiteke, bide eta karriketan gaindi. Zakutto bat bizkarrean, poltsa bat eskutik zintzilik, ogi bat besapean kokaturik. Oinez eta bakarrik.
Bizkitartean, bide frango dorpea idurituko zaio batzutan : egunaz abiaturik, gauaz itzultzean ; aro onarekin joanik, euria jauts-ahala ari duela jitean ; bero ala hotz handia egiten duenean. Txirrindula xume bat balu bederen, ongi balia lezake ! Edo auto bat hobe, joan-etorriak oinez egin baino, erosoago eta laster bukatu bailezazke. Nahiz eta hiri batean, auto batekin baino bizikletez fiteago ibiltzen den. Baina hau, oinez doa, soilik eta bizikleta barik.
Holako batez, segitu nitzaio. Auzo bateko etxe batean bizi zela iduritzen zitzaidan. Hautu hori egiten zukeela, erregai ekonomiak eginez, kutxadurarik ez ingurunean hedatzeko asmoarekin. Eta osasunarentzat, bere gorputza ariketa egitera bortxatzeko, eta gogoa hortara behartzeko…
Baina, ttirrit ! Aparkalelu baten zokora heltzen ikusi dut. Pareta baten haizoblian, auto zahar ahantzi bat dago. Kutxako atea idekirik bere puskak beribilean eman ditu. Aitzin-eskuineko atea zabaldurik barnean sartu da, eta hetsi du. Gero, ez da deus mugitu : ez autoa, ez barnekoa. Ez zaio iñor hurbildu. Hor bizi da, bakarrik, familiatik urrundurik eta, lagunik bat ere gabe.
Hori hala bada halabiz, hala ez bada halatsu !

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s