h1

Ez dugu ziloa ikusiko, baina barnera erortzerakoan…

2008/09/30

Argazkia / Photo : Gilbert Glère
(Idazki / kronika)

So egizu aitzinera eta anda hortik, beti inguruetara begira, ametsetan egon gabe !” Hainbat aldiz entzun dugu hori, bidesketan gaindi gindoazela, edo karriketan zehar, ondotik genuen akulatzailearen ahotik. Zilo batera erortzeko hirriskuan bagina bezala eta hori gogoan, beti aurrera begiratu behar. Ondorioz, honek gure gogoan utzi digu, horrelako duda bat : bide bazterrik ez delako ustea… Ezer ikustekorik gabe… Ez jende, ez inguru, deus.
Urteekin, ibilera horrek markatu gaitu eta makurtu ere. Orain burua, lepoa eta espaldak, denek gorputz ale bakar bat osaturik, oro soldaturik bezala gabiltza. Usaia txarrak eman dizkigu ere : bizikidetasun izpirik gabeko zakur galdu baten itxurarekin, bakarrik eta soilik gure bidetik joaten gara, begirada okertu barik, nehor ez bagenu sekula gurutzatzen bezala. Herritar batek erran lezake, gure izaiteaz lotsa garelako, gordeka ibili behar dukegula, besteak ikusi ez gaitzan… Edo besteak soegiten digula, ikusi ez dezagun ! Gogoa bakean izateko, aments ? Anartean, ikusi nahi ez dugun bizitza, egunero aldatzen ari zaigula, ez gara konturatzen ere…
Baina ohartu naiz, errebeldeak ere baditugula gure inguruan. Eta ni, haietako bat naizela uste dut. Errexki ezagutuko gaituzu, autoz, bizikletez edo oinez, inguruak begiratuz lasaiki goazen horietarikoak gara gu. Beharbada, topatuko dugun ziloa ez dugu azken mementoan baizik ikusiko, baina barnera erortzerakoan, hori bai, irudi ederrak eta amets zoragarriak pasako zaizkigula gogotik… Hortaz segur naiz.
Hori hala bada halabiz, hala ez bada halatsu !
(Argazkia/photo : Gilbert Glère)

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s