h1

BIRIBILKETA, luma beltza : sorkuntza berria

2011/03/02

Koldo Amestoy kondalariaren bakarlari sorkuntza
Dantza moldaketa laguntzailea : Pascale Laskano koregrafoa
Publiko nagusiari zuzendua
Estreinaldia :  ITSASU (Lapurdi) – martxoaren 12an, 18:30 – Sanoki gelan

Koldo Amestoyek, ikuskizun hau moldatzeko, 2011ko otsailaren 21etik 27ra eta martxoaren 7tik 12ra, Artzamendi herri-elkargoak kudeatzen duen Luhusoko “Harri Xuri” ikuskizun fabrikak  antolatu artista-egonaldi hauetan lan egin ahal izan zuen.

Zenbait  herrietako kulturetan praktikatzen diren espiral erako dantzen sinboloan oinarriturik (karakoiltze, soka dantza, danza prima, granitula, danza del caracol, danse du labyrinthe,…),  biribilketa dantzaren izpirituari egokitutako ikuskizuna da.
Mami arina daukatelako lehen irudia ematen badigute ere, ipuin hauek lagundu gaitzakete gogoko korapiloak desegiten, bizitzako bideetan zehar gidatzen, lagun hurkoarekin moldatzen,…

BIRIBILKETA, luma beltza
Erbi gorri deabruak ala  Mateo txistu apezak, zeinek bestea ehiztatzen ote ?
Langilearen mehatxua nolako, epailearen erabakia halako,
Begia noruntz luzatu, ahoa harantz ideki, eta sabelak, begi eta ahoak irentsi,
Denbora galduaren bila zoan fraileak, zerbait irabazi al zuen ?…
Eta beste hainbat enigma kateaturik,
asmatutako kontakizun,  Euskal Herriko eta nonbaiteko ipuin eta kondaira,
lelo eta errepika, dantza urrats batzuekin eramanik…
Luma beltza, andere bat edo beste,
gizonezko beste hainbeste… bakoitzak bere sekretu eta misterioa bilatzen,
espiraletan eramanik, guztiak biribilketa eta soka-dantzan doaz,
labirinto batean bezala, irteera bilatzen…

“Aspalditik, gogo txokoan itzuli-mitzulikan ari zaizkidan ipuin, kontakizun eta ixtorio haueri ere bidaia bat eskaini nahian, aukera baliatuz, nire kontaketa lanean urrats berri bat aurrera egin nahi izan dut…” Koldo Amestoy

Partaideak : Euskal Kultur Erakundea –  Luhusoko “Harri Xuri” SIVOM Artzamendi – Kanboko  hiria eta “Arnaga” Edmond Rostand etxea

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s