h1

@labirintoak… harri bat eraikuntzari

2017/10/09

Koldo AMESTOY, kontalariaren ekimen berezia 

Printzipioa

Lurrean : kanpoan ala gela barnean, Koldok asmatu eta marraztu labirintoa.

Labirintoa : Koldok irudikatua edo/eta antolatzaileak aukeratu gai edo ikur bereziarekin egina.

Kontalaria : labirintoaren inguruan, jolas gidari gisa dabil.

Parte-hartzailea (publiko heldua) : Koldok harrera egin ondotik, jendea aldizka/txandaka labirintoan sartu eta, honen bidetik doa. Gero ateratzerakoan, publikoari bi hitz eskaintzen dizkio, eta bukatzeko, gertakaria begiratzen egoten da.

Koldok kontaketa hari bat “tiratzen” du. Horrela, bere ixtorio motxak eta ibiltarien lekukotasunak saioan zehar, hau sustatzeko eta gidatzeko lerrokatzen dira. Eta gertakariaren lagungarri izan daitezke bestalde, parte-hartzaileen kantuak edo/eta, lekuko edo gonbidatutako musikarien ekitaldiak, edo berdin, Jean-Christian Irigoyen « Galtxetaburu » eskusoinulariak zuzenean joko dituen musika piezak…

EUSKARAZ Labirintoa - ARAIA 17.09.29 Arg.cdt.pht. Nathalie Paroix (2)

Saioaren jarraipena, aukeran

Lehen hautua : emaitza/eta trukea  

Partaidea labirintoan sartzen da eta ibilbidetik jarraitzen du. Gero,,aurkeztua izan zaion gaiaren arabera, bakoitzak ekarritako gauzatxoa bidexkaren bazterrean, lurrean berean ematen du, labirintoaren “kokapena burutzeko” bezala, eta aldi berean, bere emaitza elkarte antolatzaileari ekartzeko gisan.

Hortik lekora, beste ahalbide bat izan daiteke, eta hau da : ibiltariak bere eskaintzaren truke, urrunago bidexkan aurkituko duen “beste puska” bat hartu eta eramatea… Saioa truke-joko bilakatzen da, orduan.

Bigarren aukera : bakarkako ekarpen zuzena

Ibiltari bakoitzak labirintoan zehar bere itzulia eginik, atekatik jalgitzerakoan, bere lagunen aurrean hitzegitea eskatuko zaio. Antolatzaileak hautatu gaiaren inguruan, bere hizkuntzan eta hainbat esalditan, kontatu, kantatu, bere lekukotasuna ekarriz, ipuintxo bat, slam, anekdota, bertso, olerki, berri on ala gezurrezko, amets, iritzi etab. eskaini dezake.

Hirugarren aukera : gauazko saioa

Labirintoa, ilunpetan edo erdilunantzan izanen den espazio bateko lurrean marraztua dago. Ibiltaria “labirintoaren biribilean” sartzen da, antolatzaileak sargian eman dion kandelatxoa pizturik eskutan daukala. Gero, bere argitxoa bidexka bazterrean ematen du, azken batean, beste parte-hartzaile guziekin batera obra osatzeko gisan… elkarrekin labirinto osoa argiztatu arte.

Hautabide honi gehitu daiteke, lehenagoko hau : partaidearen bakarkako ekarpen zuzena.

 Eta horrela, beste jolas-modu batzuk asmatzeko eta eratzekoak daude oraindik, parte-hartzaile ezberdinen artean topaketa ‘labirintiko’ berriak eskaintzeko gogoz. 

EUSKARAZ Labirintoa - ARAIA 17.09.29 Arg.cdt.pht. Nathalie Paroix (4)

Alde teknikoa

Labirintoaren kokapena : Leku baketsu eta babestu batean, oinezkoek bakarrik erabiltzen duten enparantza izkin bat, plazatxo, kale mutur, lorategi, etab. Eremu leuna eta idorra, alkaternatu edo lauzatua.  Labirintoa marraztu eta kokatuko da, ekitaldi egunean berean.

Batezbesteko neurriak : Labirintoak 7 m x 7 m,  50 metro karratu inguruko eremua.

Inguru guzian gehitu beharko zaio bestalde, ibiltariek ekitaldi denboran egon eta ibiltzeko beharko duten espazioa.

Kokatzea :         –  ordu/oren 1 eterdi – 2 oren/ordu, labirintoa marraztu eta gunea prestatzeko Saioaren iraupena :    – ordu/oren 1 – ordu 1 et’erdi, ekitaldi publiko berarentzat.

Teknika beharra : 

Ekitaldi denboran erabiliko den megafonia konektatzeko, entxufe/prisa xume bat labirinto ondora luzatu beharko da. Jolastoki inguruan eta barnean giro isila eta baketsua izanen da, hitzak, kantuak eta musikak denen artean osoki gozatzeko gisan.

Ordainsaria –zerbitzu sari eta kargu sozialak, ekoizpen eta bide gastuak barne- : (gurekin harremanetan jarri)

Labirintoaren iraunkortasuna : 

Irudiaren marrak klera/klarion edo gai « biodegradagarriz » egingo direnez,  saioaren ondotik, denborak ezabatuko ditu. Edo berdin, antolatzaileak obra hori garai luzeagorako lurrean finkatu lezake, lauzatzaile maisu, edo beiragile, mosaikalari artista batekin partaidetasunean.

Koldo AMESTOY / 00 33 (0) 559 294 050

contact.koldo@orange.fr / www.koldoamestoy.com / www.facebook.com/labirintoak

EUSKARAZ Labirintoa - ARAIA 17.09.29 Arg.cdt.pht. Nathalie Paroix (6)

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s