Archive for the ‘Actualités’ Category

h1

@labirintoak – zubixkapeko ZURRUNBILO, tourbillon sous le petit pont

2017/09/06

Zubixkapeko ZURRUNBILO Tourbillon sous le petit pont

Rendez-vous le dimanche 10 septembre 2017 au Jardin Public du Bas-Cambo de 15h00 à 17h00, pour participer à la danse du  “Zubixkapeko ZURRUNBILO – Tourbillon sous le petit pont” en compagnie de Jean-Christian Irigoyen et Koldo Amestoy dans le cadre de Errekak’Eau – la fête de la Nive. Bienvenue !

 

h1

@labirintoak – images en deux mots

2017/09/04

FacebookEstampage1

(composition de Nathalie Paroix)

Chaque labyrinthe de la série @labirintoak est une création originale. Dès que le labyrinthe est tracé sur la place et l’installation terminée, la rencontre avec le public peut commencer, guidée en euskara et/ou en français, puis accompagnée par les musiques de l’accordéoniste Jean-Christian Irigoyen « Galtxetaburu » et les récits du conteur Koldo Amestoy. C’est une performance qui, grâce à la participation du public, met en jeu et en marche, l’image et le mouvement, la parole et la musique. A la fois prestation artistique et participative, le labyrinthe s’adapte à tous types d’événements, en tous lieux : rencontre festive, salon, festival, exposition, intervention dans la rue…

 

 

h1

@labirintoak/labyrinthes – le guide

2017/09/04

Curriculum - Koldo 2017-05-07 Crd.Pht. Marie-Hélène Labasse

(Curriculum – Hendaye – 07/05/2017 – Cdt. Pht. Marie-Hélène Labasse)

Cet homme au visage sombre et à la chevelure lumineuse finit de tracer un labyrinthe dans la rue. Il osera ensuite faire le premier pas pour s’y aventurer !…

h1

Labirintoak/labyrinthes – le pilote

2017/09/04

16 (2)

(LAUBURUA, erdizka lauetan – AEK Urepele – 08/08/2017 – Cdt.Pht. Hélène Larrieu)

Ce gars qui tire sur son « soufflet de l’enfer », le regard posé sur une partition virtuelle, l’oreille tendue vers sa musique en improvisation, n’est autre que son complice : Jean-Christian Irigoyen.

 

h1

@labirintoak/labyrinthes – les passagers

2017/09/04

Curriculum Hendaia 'Yes to diversity'-1 - Cr.ph. Thomas Lhomme

(Curriculum – Hendaye – 07/05/2017 – Crd.Pht. Thomas Lhomme)

h1

@labirintoak – irudi eta azalpenak

2017/09/04

FacebookEstampage1

(moldaketa : Nathalie Paroix)

@labirintoak saileko labirinto bakoitza sorkuntza bat da. Labirintoa lurrean marraztu eta, bere kokapena bukatu bezain laster, publikoarekiko topaketa-saioa hasi daiteke, eukaraz ala frantsesez gidaturik, bai eta, Jean-Christian Irigoyen ‘Galtxetaburu’ eskusoinulariaren musikak eta Koldo Amestoy kondalariaren kontaketak lagundurik. Publikoaren parte-hartzearekin, balentria bat bilakatzen da orduan, irudia eta mugimendua, hitza eta musika jokoan eta martxan eman dituelarik. Aldi berean, ekitaldi artistikoa eta partizipatiboa denez, gertakari edozeinen karietara plazaratu daiteke : topaketa, jaialdi, azoka, festibal, erakusketa, kale topaketa…

 

h1

@labirintoak – irudi eta azalpenak

2017/09/04

FacebookEstampage1

(moldaketa Nathalie Paroix)

@labirintoak saileko labirinto bakoitza sorkuntza bat da. Labirintoa lurrean marraztu eta, bere kokapena bukatu bezain laster, publikoarekiko topaketa-saioa hasi daiteke, eukaraz ala frantsesez gidaturik, bai eta, Jean-Christian Irigoyen ‘Galtxetaburu’ eskusoinulariaren musikak eta Koldo Amestoy kondalariaren kontaketak lagundurik. Publikoaren parte-hartzearekin, balentria bat bilakatzen da orduan, irudia eta mugimendua, hitza eta musika jokoan eta martxan eman dituelarik. Aldi berean, ekitaldi artistikoa eta partizipatiboa denez, gertakari edozeinen karietara plazaratu daiteke : topaketa, jaialdi, azoka, festibal, erakusketa, kale topaketa…

h1

@labirintoak – harri bat eraikuntzari

2017/09/04

Koldo AMESTOY, kontalariaren ekimen berezia 

Printzipioa

Lurrean : kanpoan ala gela barnean, Koldo Amestoy-ek irudikatu eta marraztu labirintoa.

Labirintoaren irudia : antolatzaileak aukeratu ikur berezia, Koldok moldatua edo/eta berak aurkeztutakoa.

Kontalaria : labirintoaren kanpoaldean, jolas gidari gisa dabil.

Publikoa : Koldok harrera egin eta gero, jendea aldizka/txandaka bakarrik labirintoan zehar doa eta/edo kanpotik, gertakiari begirale gisa egoten zaio.

Koldok kontakizun batekin ongietorria egiten du. Gero, saioan zehar, hau sustatzeko eta gidatzeko, kontatzearekin jarraitzen du, parte-hartzaileen kantuek edo/eta, Jean-Christian Irigoyen « Galtxetaburu » eskusoinulariak zuzenean joko dituen musikek tartekaturik….

« … harri bat eraikuntzari » saio jarraipena, aukeran

 Lehendabiziko hautua : emaitza edo/eta trukea

Parte-hartzailea labirintoan bakarrik sartzen da eta pasabidetik doa. Bidexkaren alde batean edo bestean berak ekarritako gauzatxo bat lurrean uzten du, aukeratua izan den gaia edo temaren arabera, labirintoaren kokapena burutzeko, eta aldi berean, bere emaitza elkarte antolatzaileari ekartzeko gisan.

Beste kasu batean, ibiltariak, urrunago bere bidean aurkituko duen « beste puska » bat hartu eta eraman lezake… Saio hau truke-joko bilakatzen da, orduan.

Bigarren aukera : bakarkako eskaintza edo/eta zotz egitearen formula

Ibiltariak labirintoan zehar bere itzulia eginik, atekatik jalgitzerakoan, bere lagunen aurrean hitz egitea eskatuko zaio. Bere hizkuntzan, kontatu, kantatu, lekukotasun bat ekarri, edo hainbat esalditan eskaini lezake, ipuintxo bat, slam, anekdota, bertso, olerki, berri on ala gezurrezko, amets, etab… antolatzaileak hautatu gaia edo temaren inguruan.

Edo berdin, bere ibilbidea bukatzen ari duela, pasaiariari beste hautabide bat eskatzen ahal zaio.  Hau da, bere partaidetza burutzeko hiru aukera hauetarik bat ateratzeko, zotz egitea : edo, bere lekukotasuna zuzenean emateko, musikariari kontzertu ttiki bat jotzea eskatzeko, edo, kontalariari kontaketa bat galdegiteko.

Hirugarren aukera : gauazko saioa

Labirintoa lurrean markatua dago, ilunpetan edo erdilunantze batean izanen den espazioan. Antolatzaileak eman dion kandelatxoa pizturik eskutan, ibiltaria sartzen da. Gero bidexka bazter batean uzten du, azken batean, beste ibiltariekin batera obra osatzeko, elkarrekin labirinto osoa argiztatu arte.

Hautabide hau bukatu daiteke « bakarkako eskaintza edo/eta zotz egitearen formula » saioarekin.

Parte-hartzaileak : 

Labirintoen sail hau, bakarrik edo multzoan etorriko den jende gazte eta helduari zuzenduko zaio. Bere ibilbidea bukatzen duelarik, ibiltaria gertakaria begiratzen eta lagunak sostengatzen egonen da.

Alde teknikoa

Labirintoaren kokapena : Leku baketsu eta babestu batean, oinezkoek bakarrik erabiltzen duten enparantza izkin bat, plazatxo, kale mutur, lorategi, etab. Eremu leuna eta idorra, alkaternatu edo lauzatua.  Labirintoa marraztu eta kokatuko da, ekitaldi egunean berean.

Batezbesteko neurriak : Labirintoarena, 10 m x 10 m = 100 metro karratu, inguru.

Gehitu beharko zaio, ibiltari eta sostengatzaile lagunek emanaldi denboran, labirinto inguruan egoteko beharko duten espazioa : zutik, lurrean jarririk edo alkitxoetan eserita egonen baitira.

Kokatzea :  –  ordu/oren 1 eterdi – 2 oren/ordu, labirintoa marraztu eta gunea prestatzeko

Saioaren iraupena :    – ordu/oren 1 – ordu 1 et’erdi, ekitaldi publiko berarentzat.

Teknika beharra : 

Ekitaldi denboran erabiliko den megafonia konektatzeko, entxufe/prisa xume bat labirinto ondora luzatu beharko da. Jolastoki inguruan eta barnean giro isila eta baketsua izanen da, hitzak, kantuak eta musikak denen artean osoki gozatzeko gisan.

Ekitaldiaren ordainsaria –zerbitzu sari eta kargu sozialak, ekoizpen eta bide gastuak barne- : (gurekin harremanetan jarri)

Labirintoaren iraunkortasuna : 

Irudi orokorra eta bidesken marrak tinta edo gaia « biodegradagarriz » egingo direnez,  saioaren ondotik, denborak naturalki ezabatuko ditu. Edo, nahi izanez gero, antolatzaileak obra iragankor hori garai luzeagorako lurrean « finkatu » lezake.

Koldo AMESTOY / 00 33 (0) 559 294 050 / contact.koldo@orange.fr /

www.koldoamestoy.com / www.facebook.com/labirintoak/

 

 

h1

@labirintoak – gidaria

2017/09/04

Curriculum - Koldo 2017-05-07 Crd.Pht. Marie-Hélène Labasse

Aurpegi ilun eta ile argiko gizonezko honek karrikan bertan labirinto bat marraztu eta gero, lehen urrats bat egingo du, eta hortik abenturatuko da… (Hendaia – 2017/05/07 – arg. Marie-Hélène Labasse)

h1

@labirintoak – pilotua

2017/09/04

16 (2)

Beste tipo hau, bere ‘infernuko hauspoari’ tiraka, begirada alegiazko partitura bati luzatua, belarria bat-bateko bere musikari zuzendua, bere konplizea besterik ez da : Jean-Christian Irigoyen « Galtxetaburu (arg. Hélène Larrieu)