Archive for the ‘Berriak’ Category

h1

Koldo Amestoy, kontu-kontari bakarlari…

2017/09/14

koldo20

Datorren astean, Gipuzkoa eta Arabako bi euskaltegitan egongo naiz  kontu-kontari :

irailaren 20ean, LAZKAOko Maizpide euskaltegian, gauekoa 21:00etatik aurrera, « BIDERDITAN » ikuskizuna kontatzen…

irailaren 21ean, Errioxako IKA euskaltegiak gonbidaturik BIASTERI (Laguardia) herriko zinegelan, iluntzeko 19:30etan, « MARTINTXOK ‘TXO’ GALDU ZUENETIK » kontakera eskaintzen…

Euskaradunak hurbildu daitezela lasai… Ongi etorriak izango dira !

h1

@labirintoak – Zubixkapeko ZURRUNBILO Tourbillon sous le petit pont

2017/09/06

Zubixkapeko ZURRUNBILO Tourbillon sous le petit pontHitzordua duzu Kanbo-Behereko Lorategian irailaren 10ean, igande arratsaldeko 15:00tik 17:00tara, “Zubixkapeko ZURRUNBILO – Tourbillon sous le petit pont” labirintoan dantzan aritzeko, Jean-Christian Irigoyen eta Koldo Amestoy-ekin batera, “Errekak’Eau” Errobi errekako pestaren karietara. Ongi etorri deneri !

h1

@labirintoak – irudi eta azalpenak

2017/09/04

FacebookEstampage1

(moldaketa : Nathalie Paroix)

@labirintoak saileko labirinto bakoitza sorkuntza bat da. Labirintoa lurrean marraztu eta, bere kokapena bukatu bezain laster, publikoarekiko topaketa-saioa hasi daiteke, eukaraz ala frantsesez gidaturik, bai eta, Jean-Christian Irigoyen ‘Galtxetaburu’ eskusoinulariaren musikak eta Koldo Amestoy kondalariaren kontaketak lagundurik. Publikoaren parte-hartzearekin, balentria bat bilakatzen da orduan, irudia eta mugimendua, hitza eta musika jokoan eta martxan eman dituelarik. Aldi berean, ekitaldi artistikoa eta partizipatiboa denez, gertakari edozeinen karietara plazaratu daiteke : topaketa, jaialdi, azoka, festibal, erakusketa, kale topaketa…

 

h1

@labirintoak – gidaria

2017/09/04

Curriculum - Koldo 2017-05-07 Crd.Pht. Marie-Hélène Labasse

(Curriculum – Hendaia – 2017/05/07 – arg. Marie-Hélène Labasse)

Aurpegi ilun eta ile argiko gizon honek karrikan bertan labirinto bat marraztu eta gero, lehen urrats bat eginen du, eta hortik abenturatuko da…

h1

@labirintoak – pilotua

2017/09/04

16 (2)

Mutil hau, bere ‘infernuko hauspoari’ tiraka, begirada alegiazko partitura bati luzatua, belarria bat-bateko bere musikari zuzendua, bere konplizea besterik ez da : Jean-Christian Irigoyen “Galtxetaburu”  (AEK barnetegia / Urepele / 2017/08/08 / arg. Hélène Larrieu)

h1

@labirintoak – pasaiariak

2017/09/04

Curriculum Hendaia 'Yes to diversity'-1 - Cr.ph. Thomas Lhomme

Curriculum – Hendaia – 2017/05/07  (arg. Thomas Lhomme)

h1

@labirintoak – pilotua

2017/09/04

16 (2)

Beste tipo hau, bere ‘infernuko hauspoari’ tiraka, begirada alegiazko partitura bati luzatua, belarria bat-bateko bere musikari zuzendua, bere konplizea besterik ez da : Jean-Christian Irigoyen “Galtxetaburu” (arg. Hélène Larrieu)