Archive for the ‘Berriak’ Category

h1

Urte bukaerako, azken berriak…

2012/12/11

IMG_8840Urte bukaerako, azken berriak… Euskal Herrian zehar euskaraz kontalari ibiliko naiz…

Bikotean Pantxix BIDART musikari-kantariarekin, IRUÑEAko Udal Euskara Zerbiltzuak gonbidaturik, ANETA BOKALEKO helduentzako gure ikuskizuna eskaintzen,
IRUÑEA – Kondestablearena Jauregia Civivoxa /Civivox Condestable aretoa – Kale Nagusia 2,
Abenduaren 12a (asteazkenez) iluntzeko 19:30etan,

Gero narratzaile gisa, Portugaleteko ELAI ALAI euskal dantza konpainiak taldearen 50. urteurrena ospetzen ari duela eta, dantza ekitaldi nagusian, “hari gorria” tiratu eta honekin dena lotzeko asmotan.
Elai Alai [320x200]

BILBOTeatro CAMPOS Elíseos antzokia – Bertendona kalea, 5
Abenduaren 20a (ostegunez) iluntzeko 20etan,
Sarrera prezioa : 8 €

 

Azkenik, datorren urte hasieran, 18. KORRIKAren karietara, urtarrilaren 26tik martxoaren 24ra, AEK eta ABAR Produkziak antolatzen duten KORRIKA KULTURALA ekitaldien menuan aurkezten ditugun eta aukeratuko duzun helduentzako gure hiru ikuskizunetarik bat edo bestean :
BIDERDITAN, ikusi
BIRIBILKETA, luma beltza, ikusi
IN VINO FABULA (Pantxix Bidartekin bikotean), ikusi

h1

Kondalariaren berri motxak

2012/10/23

Organisateur Cie Zoukouyanyan

Joan den abuztuan, Aturri gaiaren inguruan, Les Escumayres-Talasta elkarteak antolatu zuen Adour 2012 pestaren karietara Bidaxunen agertu nuen kontakizun ikuskizuna, orain prest dago. Atseginekin jakin arazten dizut beraz nire sorkuntza “Adour, récits de fleuve” (oraingoz frantsesez) abiatzeko eta nabegatzeko prest dagola, Aturri eta bere erreka hegietako hiri eta herrietan, eta beste nonahi ere, gelditu araziko dutelakoan. Harreman fitxa begiratu.

Aurten ere, gure herriko mugak zeharkatzeko parada ematen didate : Zoukouyanyan elkarteak gonbidaturik, Guyanara aldera joateko eta han, urriaren bukaeratik 15 egunez, ipuin kondatzen aritzeko, bakarrik edo taldean, bai eta bi formakuntza eramateko, irakasle eta liburutegizainekin, eta ere, tokiko ipuin kondalari gazte batzuekin. Beraz, Cayenne hiritik, Kourou herriraino ibiliko naiz, Macouria eta … tik iraganez, eta egonaldi bukaeran, goiko Maroni eskualdean den Wayana amerindioen herriko Twenke  herrixkaraino.

Handik itzultzerakoan, Belgikara ere itzuli bat egin behar dut, Bruxellaseko Brueghel aretoan, “Ipuinaren Igandeak” direla eta, azaroaren 18an, bertan kondatzen aritzeko.

h1

Aneta Bokaleko

2012/01/07

AfficheAnetaEuskara

Berri ona ! 2012.ko udaberrian, Koldo Amestoy eta Pantxix Bidart bikotea, “Aneta Bokaleko” ikuskizunarekin berriz bideetan abiatuko dela, itsasoan gaindi eta Euskal Herrian zehar…

h1

BIRIBILKETA, luma beltza : sorkuntza berria

2011/03/02

Koldo Amestoy kondalariaren bakarlari sorkuntza
Dantza moldaketa laguntzailea : Pascale Laskano koregrafoa
Publiko nagusiari zuzendua
Estreinaldia :  ITSASU (Lapurdi) – martxoaren 12an, 18:30 – Sanoki gelan

Koldo Amestoyek, ikuskizun hau moldatzeko, 2011ko otsailaren 21etik 27ra eta martxoaren 7tik 12ra, Artzamendi herri-elkargoak kudeatzen duen Luhusoko “Harri Xuri” ikuskizun fabrikak  antolatu artista-egonaldi hauetan lan egin ahal izan zuen.

Zenbait  herrietako kulturetan praktikatzen diren espiral erako dantzen sinboloan oinarriturik (karakoiltze, soka dantza, danza prima, granitula, danza del caracol, danse du labyrinthe,…),  biribilketa dantzaren izpirituari egokitutako ikuskizuna da.
Mami arina daukatelako lehen irudia ematen badigute ere, ipuin hauek lagundu gaitzakete gogoko korapiloak desegiten, bizitzako bideetan zehar gidatzen, lagun hurkoarekin moldatzen,…

BIRIBILKETA, luma beltza
Erbi gorri deabruak ala  Mateo txistu apezak, zeinek bestea ehiztatzen ote ?
Langilearen mehatxua nolako, epailearen erabakia halako,
Begia noruntz luzatu, ahoa harantz ideki, eta sabelak, begi eta ahoak irentsi,
Denbora galduaren bila zoan fraileak, zerbait irabazi al zuen ?…
Eta beste hainbat enigma kateaturik,
asmatutako kontakizun,  Euskal Herriko eta nonbaiteko ipuin eta kondaira,
lelo eta errepika, dantza urrats batzuekin eramanik…
Luma beltza, andere bat edo beste,
gizonezko beste hainbeste… bakoitzak bere sekretu eta misterioa bilatzen,
espiraletan eramanik, guztiak biribilketa eta soka-dantzan doaz,
labirinto batean bezala, irteera bilatzen…

“Aspalditik, gogo txokoan itzuli-mitzulikan ari zaizkidan ipuin, kontakizun eta ixtorio haueri ere bidaia bat eskaini nahian, aukera baliatuz, nire kontaketa lanean urrats berri bat aurrera egin nahi izan dut…” Koldo Amestoy

Partaideak : Euskal Kultur Erakundea –  Luhusoko “Harri Xuri” SIVOM Artzamendi – Kanboko  hiria eta “Arnaga” Edmond Rostand etxea

h1

Jentilak eta Ikazkina

2010/07/19

Argazki : Panpi Olaizola

Koldo Amestoyek, Eguberri garai honerako sortu digu ikuskizun berri bat, “Jentilak eta ikazkina” deitutakoa.
Saga gisako bat da, Jentilen bizitza gure herrian eta herritarrekin zituzten istorioak kondatuz, aldi berean, izaki erraldoi horietan azkena izan zen Jentil-ikazkina agertzen diguna. Hau da, Olentzero ikazkina bera…

Olentzeroren ixtorio bat, euskal mitologiako kondaira eta beste hainbat ipuin, kontakizun eta kronika herrikoietan oinarriturik.
8 urte (baitezpadako baldintza) baino goragoko publiko zabalari zuzendutako ikuskizuna, euskaraz eta familia giroan entzutekoa eta gozatzekoa…
Fitxa ikusi

BIARRITZen, abenduaren 08an, Mediatekako auditoriumean, arratsaldeko 16:00tan / Biarritzeko Mediateka antolatzaile
– MUSKIZen (Bizkaian), abenduaren 14an, Meategi plazako Gaztegunean, goizez 10:30tan eta arratsaldez 17:00tan / Muskizko Udal Euskaltegia antolatzaile
– BAIONAn, abenduaren 19an, Euskal Museoko Txokoan, goizeko 11:30tan / Hiruki elkartea antolatzaile & EKE/ICB partaide
– EZPELETAn, abenduaren 22an, Parropia gelako aretoan, arratsaldeko 16:30tan, Ezpeletako Herriko Etxea eta Turismo Bulegoa antolatzaile
– GASTEIZen, abenduaren 29an, GEU-Gasteiz aretoan, iluntzeko 19:30tan, GEU Mintzalaguna antolatzaile

Forêt Photo Glbert Glère

Une histoire d’OLENTZERO le vieux charbonnier…
Les gens du village considèrent que les Jentilak qui se sont établis à Ibarxola sont des êtres bienfaisants. Certes, ce sont des géants velus et de force herculéenne, mais ils ne sont pas méchants. Et comme ils sont du monde des ténèbres, c’est la nuit qu’ils travaillent et font la fête. Un hiver, alors qu’ils dansent devant leur grotte, des Jentilak voient apparaître dans la voûte étoilée un étrange nuage lumineux…
Et le Jentila-charbonnier est là, témoin de l’événement…
Spectacle en euskara pour le tout-public familial à partir de 8 ans

h1

Sorkuntza ! In vino Fabula Eltzarruze egunean…

2009/04/27


EUSKARAZ. Publiko helduarentzat
In Vino Fabula edo…

Nolaz, uholde handi denboran hainbeste ur ikusi zuelako,

uso batek gidaturik, Noe Ibarxolan kokatu zen,

eta mahastia landaturik, ardoa egin zuen

Eta Ibarxolako inguruek Eltzarruzeren malda iduri balute, bere mahastiak aspalditik ematen duen arno kementsu eta zintzoarekin ???

Koldo Amestoy eta Pantxix Bidart -ek proposatzen digute arnoaren munduari hurbilketa bat, laburra eta apaindua… honen historia berriz idaztziz, hainbat kantu, musika eta kontakizunekin. Oren batez amesteko, eta gero elkarrekin jastatzeko… Baina kasu : Cumulus vini, periculosus curae est. Potenedun est cum moderatione !
Ikuskizunaren ondotik jastaketa eskainia : doi bat arno, gasna,…
Donamartiriko sotoak gordeak direnez… gaualdia Bil Etxean eginen da !

2009.ko maiatzaren 2an, larunbata – 21:00
Bil Etxea gela – Donamartiri
Eltzarruze Egunak ekitaldien karietara

Argazkia : Gilbert Glère

h1

Kontakizunak… dantzan

2009/01/02

Argazkia / Photo : Gilbert Glère

Duela hamar urte, dantza espektakulu batean zuzeneko kondalari izateko aukera izan zuen. Aurten, iparraldeko dantza konpainia gazte baten ikuskizunean  bere luma lana, irudimena eta ahotsa eskaintzen ditu…

1998/2002… Juan Antonio Urbeltz koregrafoaren gidaritzapean,
KOND’HARIAN ikuskizunean, kondalari.
2005.ko azaroan, Hazparneko Elgar Oinka dantza konpainia,
Jean-Christian Irigoyen akordeoilariaren laguntzarekin,
XANGO ikuskizunean, gidoilari eta kondalari.
2009.ko urtarrilaren 17 eta 18an, Baionako Antzokian estrenatua
Iparraldeko 20 dantzari eta 7 musikarik osatu Zarena Zarelako konpainiaren eskutik
URRASKA ikuskizunean, gidoilari eta “entzuteko” kondalari.

h1

In Vino Fabula

2008/11/20


IN VINO FABULA
Kontaketa, kantu eta musika ikuskizun berria
Koldo Amestoy, kondalari eta Pantxix Bidart, kantariarekin

IN VINO FABULA edo…
Nolaz uholde handi denboran hainbeste ur ikusi zuelako, uso batek gidaturik, Noe Ibarxolan kokatu zen, eta mahastia landaturik, ardoa egin zuen,
Nolaz pikondo itzalpetik pasatu ziren Satan, Bacchus ardoaren jainkoa, Dom Pérignon, Martin eta bere astoa, eta lehen mahats-biltzaileak,
Nolaz Martin mahastizaina eta Bixente dolarean sarturik atea hetsi ondoren, sotokoa ideki zen geroago, eta Ardane bere alabaordea agertu, bere lehen arnoa dasta arazteko harro zegoela,
Nolaz Jesus-Kristo eta ezteiliarrek, Rabelais eta Gargantuak ardoa gozatu zuten, Sancho Panza, erretorea et bere medikuak, eta beste hainbatek bezala. Eta behin etorri zela, Johann eslobakiarra bere arnoaren sekretua salatzera.

IN VINO FABULA : ardoaren munduari hurbilketa bat da…
Gogoan daukagularik mahastiko lana, ardogilea bere sotoan… eta ardandegia hornitu duena, mando xume bat izanikan ere !

Hauxe duk arno ona
Ardanbegikoa,
San Antonek gorde dezala
Hau ekarri duen mandoa

Koldo Amestoyek asmatu kontakizun berri baten inguruan, konbinatu ipuin eta kondaira, anekdota eta kronika, ditxo eta olerki… Zirika eta mirikakin eraiki ikuskizuna… Pantxix Bidartekin bikotean eta zuzenean. Honek bere ukitua ekartzen duela, musikatu dituen kantu, eta konposatu musika-soinuekin.

Cumulus vini, periculosus curae est.
Potenedun est cum moderatione !

h1

ANETAren bidetik…

2008/10/15

2008. urte hasieran Angelun estrenatua izan zenetik, “Aneta Bokaleko” beti eta aurrera nabigatuz doa. Heletako “Itsasoa” kafe-kultura gunetik, Bretainiako Lannion hiriraino, “Adour 2008″ko Escumayres-Talasta elkartearen txalupak jarraituz, Biarnoan zehar, Aturri eta Pirinioetako errekak jariatu eta ibiltzen diren eremuetan gaindi…

Azken aldietan, Lapurdiko Hazparnen, eta Baxe-Nafarroako Arancou herriko elizan ikusi genuen, une batez gelditzen. Laster Pabe aldean agertuko zaigula eta Garazi inguruan ere bai, omen…
Baina “Aneta Bokaleko”ak amesten du, holako batez, haizeek eramanen dutela hegoaldeko portuetaraino. Ozeanoak zeiharkatzeko abentura handien abia-puntu izan ziren Bizkaiko edo Gipuzkoako itsasertzeko herri batean edo bestean geratzeko ! Bere pinaza kaian amarratzeko aukera emanen al diote ? Nafarroa edo Araba aldeetara joateko, erreketako uretan ibiltzeko prest dago ere.

h1

Radiokultura…. bloga !

2008/06/18

Koldo intervient de façon régulière sur Radiokultura (radio bilingue sur internet) : chroniques et billets d’humeur selon les saisons ou les semaines !
Voici la dernière livraison en français sur Radiokulturabloga

Koldok maiz parte hartzen du interneten bidez entzuten den  Radiokultura irrati elebidunean : iritzi eta gogoeta kronikak, garaiak jin, asteak joan !
Horra bere azken uzta, euskaraz Radiokulturabloga