h1

Koldo Amestoy, aurkezpena

Koldo Amestoy

Koldo Amestoy, moda eta ikuspegietarik aldenduz, beti aurrera doa, bere ikuskizun bakoitzak kondalari irudi berri bat agertzen digula.

Koldo Amestoy

Ipuinaren  birpizte alorrean aintzindari bezala ezagutua da Euskal Herrian zehar. 1983.ko urteaz geroztik, Koldo Amestoy ipuinaren mundutik kondalari dabil. Bere ikuskizunetan zehar, aldiro sorkuntza berezi bat eskaintzen digula, Euskal Herriko ipuin eta mitoetan murgilduz, Herensuge, Lamin, Basajaun, Gentil eta herriko oihan eta mendietan dauden beste hainbat pertsonai babesle, zuhur edo maitagarrikin bategiten daki.

Baina Koldo Amestoyek bere idazlan propioari beti eta gehiago leku uzten dio. Espektakulu bakoitzari bere nortasuna ematen diolarik : kontakizuna eramaten dakien kondalariarena entzunaraziz, gaurko jendetasuna taulagainean agertuz, ironia eta lotsagabekeriaz jantziz. Artista elebiduna da bestalde. Bere ikuskizunak hizkuntza batean eta bestean lantzen ditu : Koldok, euskal herrian euskaraz kontatzen du, bai eta frantsesez ere, kanpoko beste herrietan.

KoldoArbre (2) [1024x768]

Koldorentzat, kontatzea joko modu bat da : hitz jokoa, abotsa eta musikarekikoa, bai eta publikoarekin daukan harreman jolasa ere…

Koldo Amestoyek hainbat ikuskizun aurkezten du
, helduentzat eta publiko zabalarentzat, bakarrik edo musikari baten laguntzaz… Bestalde, artista honekin, publikoarekiko harremana zuzenean izango duen beste edozein kontukontari ekitaldi edo saio antolatu daitezke.

prentsa begiratu

Urteetan zehar…

Koldo Amestoy, bere baitarik abiatu zen kondalari autodidakten belaunaldiko horietako bat dugu. 80 urteetako hasieratik, Frantzian, Europan denetan eta urrunago ere, kondalariaren hitza iratzarriz lan egin dutenak, eszenatoki gainera eramateko gisan.

koldo7
Kondalari bakarlari gisa aurkeztu dituen ikuskizunetaz gain, beste artista batzuekin ere kolaboratzen du, hala nola : Pascal Lefeuvre eta Ensemble Tre Fontane musika taldea, Mikel Angel Lertxundi eskultore eszenografoa (Hiru Uhainak), Beñat Achiary eta Maddi Oihenart kantariak, Juan-Antonio Urbeltz koreografoa, Xavier Leibar arkitektua eta Bruno Aguerre, Marko Armspach marrazkilaria, Francette Orsoni eta Gérard Jacquet kondalariak (Dragoiaren Ametsa), Peio Zabalete konposatzailea eta Baiona – Euskal Kostaldeko Orkestra (Urrezko erramua) Pascal Gaigne, Pantxix Bidart, Jesus Aured, Jean-Christian Irigoyen musikariak,…

Taula gaineko laguna :  Pantxix Bidart

« Esperantza, zuhaitzen itzalpea gustukoa duen itsasontzia », oraingo abentura kolektibo berriaren izenburua da. Koldo Amestoy-ek inguruan biltzen dituela, Asisko Urmeneta marrazkilaria, Eneka Bordato Riaño dantzaria eta Jean-Christian Irigoyen akordeoi jolea. Iparraldeko Bunuze herrian, 2015.ko abuztuan sortua izan zen ikuskizuna da. Galtzera doazen natur baliabideak, arrantzale eta nekazari militanteen borrokak eta beste gaiak aipamen dituela, itxaropena eta iraultza ereiten duen Esperantza ontzi ttikiaren bidea jarraitzen du.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Ipuin jaialdietan gaindi…

Koldok bere hitza eramaten du Frantzian zehar eta Francophonie-ako hainbat herritan (Suisa, Belgika, Québec, Afrika) bertan antolatzen diren ipuin festibal gehienetara, eta ipuinari atea zabaltzen dioten beste leku askotara.

Frantziako eremuetan : Contes en Balade avec la BDP du Tarn – Les tardives de Lannion – Festival sur Paroles dans le Finistère – Festival des Trois Vallées dans les Ardennes – Muses en Troc au Landreau – Lire en Fête avec la BDP du Gers – Conteurs en Touraine – Cont’Emoi dans le Lot – Conteurs en Campagne en Nord-Pas-de-Calais – Contes en Hiver à Tarbes – Paroles d’Hiver à Dinan – Coquelicontes en Limousin – Festival de la Brie Forestière en Seine-et-Marne – Festivals de Brocéliande et de Baden en Bretagne – Coup de Contes en Côte d’Or – Soirées Contées en Lot-et-Garonne – Diseurs d’Histoires en Champagne-Ardennes – Les Arts du Récit en Isère – Festival du Conte des Alpes-Maritimes – Vassivière en Limousin – Les Sortilèges de la Pleine Lune à Guéret – De Bouche à Oreilles dans le Pays de Nied – Ribambelles de Contes à Reims – Conteurs du Monde à Terrasson – Contes et Rencontres en Lozère – La Nuit du Conte de Vero en Corse – Contes en Balade dans le Gard – Festival du Conte de Gleisé – Les Rapatonadas d’Aurillac – Des Conteurs dans la Ville à Ajaccio et Bonifacio – Paris : Ogre de Barbarie, Bouquin Affamé – Rendez-vous conte de Sarlat, …
CongoPatrickLePeutrek
Atzerriko ipuin jaialdietan : Djibouti, Brazzaville et à Dolisie au Congo, Beyrouth au Liban, Trois-Pistoles au Québec, Moudon et Genève en Suisse, Chiny en Belgique – Festival Interculturel du conte de Montréal – Les Francontephonies d’Abidjan en Côte d’Ivoire – Les dimanches du conte à l’Espace Senghor de Bruxelles – Cayenne en Guyane, invité par la Cie Zoukouyanyan,…

prentsa begiratu