h1

Lagunak

Pantxix Bidart

Artista gazte eta fina, gaitasun handiko musikagilea, Pantxix Bidartek gaurko Euskal Herriko kantuaren eta musikaren esparruan bere lekua dauka, eta leku berezia gainera.

Elaudi taldeko konpositore eta kantari da, bai eta,  Kako Cavalié musikariarekin berrikitan osatzen duen Borroka bikotekidea. Bestalde, Koldo Amestoy kondalariaren eszenatokiko laguna da (Zubiak, Kontu-Kantari, Aneta Bokaleko), Lagunarte musika konpainian partaide eta Kristof Hiriart musikariaren konplizea ere.

“Bere kantuak marmarika eta oihu artean, dena lotsa, haserre eta oldar, euskararen musikaltasuna agertzen digu. Pantxixen ahotsak flamenco doinuak izan ditzake, hitza testoaren esanahian modulatzen duelarik, tarteka antzestua, tarteka otoiztua, tarteka gozo eta atsegina. “Borroka” taldeaz – Bagnères de Bigorre herriko “A haute voix 2007” festibala

“Elaudiren soinuek euskal kantuaren tradiziotik daukate, Pirinioetako dantzarako musiketatik ere, bai eta folk kantutik, Maliar sustraietan oinarrituriko bluesetik, Kubako Soneros delakoetatik, fadotik, tzigane eta manouche doinuetatik, meditarraneoko perkusioetatik…” Hauts de Garonne irratia