h1

Prentsan zehar…

…tradizioa gaurko irudietaraino goragotzen du. Esnatu bezain laster,
euskal iratxoak dabiltza, aurrera doan kultura honen bidexkatik.
Express magazine

Koldo Amestoirekin, mitoa eta erritoaren artean ,
Dantza ulergarri bilakatzearen aukeraz pensatzen hasi nintzenean, errito galduen aztarna gisa ulertua, Koldorekin batera lan egitea bururatu zitzaidan, gure dantza tradizionalen inguruan konzeptu berria bezain ikusgarria taxutzeko.
… Ipuin herrikoi eta mito galdu batzuk aukeratuta, bere ahotsak eta dohai dramatikoak gure kultur ondare alferrik galdua sinesgarritasunez bete dute ; dantzak hitzen arabera izan dira eraberrituak. Erritmoa, egitearen lehen adierazgarri bezala, hitzaren izaerari lotzen zaio…
Argia aldizkaria (Juan-Antonio Urbeltz koregrafoa)

Bere kontakizunetan zehar, hainbat pertsonai bereziek, irudi koloretsuek…, zaletasun bere hitzetan eta adierazpen bere keinuekin, ikusle bakoitza kondalariaren lagun min bilakatzeraino…
La Dépêche

… abotsa – ez, abotsak – keinua, eta gero bere panderoa, behin “ixilka” hitzak eztiki lagunduz, gero “zalapartaka” ekintza indartuz.
… gaitasun zorrotz bat, maisutasun handiko eraketa bat, gozamena !
Nouvelles de Monclar

… Koldo Amestoyen mundu hori ezagutu beharra dago. Bere herriko ixtorio zaharrak  bereganaturik, gaurko gure mundura pasarazten ditu, honen  bihurrikeriak hitzez eta agudeziaz salatzeko…
Ouest-France

Otso beltz handiaren suzko begiak, gizon oilardunaren herrira heltzea…,  hitz batzu aski dira, keinu adierazgarri batzuez horniturik, kondalariak bere publikoa zoramen sakon batean murgildu dezan.
Le Dauphiné Libéré

Koldok giro bereziak berpizten ditu, baselizaren hormek  indartzen dituztela, oihan mineral batek bezala. 70 minutuz, publikorik ez da, entzuten egoten da, osoki harrapatua, bukaerak ixtorioaren hari gainean hortxe utziko duen arte.
Ouest-France

…Koldo Amestoy kondalaria eszenatokian sartzen da. Eta aurrera goaz ordu beterako, magian murgilduta. Ixtorio luze eta eder bat da errekatxo hasi eta ibai burbullatsu bukatuko dena. Publikoak utzi egiten du bere burua joatera, kondalariaren abotsak eta bere kontakizunaren erritmoak lilluraturik. Hitzek kantatzen dute, jotzen, xuxurlatzen, bereganatzen… Apaindura eraikitzen (…)
Bere pandereta, keinu eta imentzioetaz besterik erabili gabe Koldok mundu oso bati bizia ematen dio, (…) Publikoa ez da galtzen, ez da behin ere aspertzen, noizbehinka Koldok harrotzen duelarik bestalde, galdezkatzen eta pilpilean atxikitzen, bere begi biziek distiratzen dutela…
Bien Public