Posts Tagged ‘Euskaraz’

h1

“Radio Kultura” irratian kalakan

2017/12/12

index

http://www.radiokultura.eus/emankizunak/futbolariak-bezala-jokoan-baina-milioi-guttiago-irabaziz-koldo-amestoy-1-3

http://www.radiokultura.eus/emankizunak/hemengo-edo-mongoliako-ipuinetaz-asetzen-da-koldo-koldo-amestoy-2-3

http://www.radiokultura.eus/emissions/asmatzeko-askatasuna-duen-kondalaria-koldo-amestoy-3-3

Advertisements
h1

IN VINO FABULA, mahastiaz eta ardoaz…

2017/11/01

IN VINO FABULA Noé dans sa vigne

Nire sototik aterako dut laster,

IN VINO FABULA, mahastiaz eta ardoaz…

Donibane-Lohitzuneko FESTI-CONTES 2017 ipuin jaialdiaren karietara

Zokoa/Ziburuko “Egiategia” sotoan, azaroaren 12an, igande arratsaldeko 18:00etan

(14urtetik goragoko publiko helduari zuzendutako ikuskizuna, frantsesez)

Ardoaren munduak aspalditik  berekin dakartzan kontakizun, anekdota eta kantuak nahas-mahas agertzen ditu. Kondalariak, tradizioa, mitologia eta literaturako erreferentziak erabiliz, idatzi duen ixtoriotxoa bere baitako musikarekin batera, dantzan ematen digu…

Ikuskizun emankorra, oparo eta sendoa, arno ona bat bezala landua !

Ikuskizunaren ondotik, Egiategia sotoa bisitatu eta, bertako arnoak dastatzeko aukera izanen

h1

@labirintoak… han eta hemen

2017/10/10

LAUBURU - Eihartzea 2016.12.28 Arg.Cdt.Pht. Nathalie Paroix

LAUBURU… Eihartzea-Hazparne / 2016.12.28 / Arg.Cdt.Pht. Nathalie Paroix

BATZUK Korrika labirintoa - 2017-04-04 - Arg. Cdt.pht. Koldo Amestoy

BATZUK… Korrika Labirintoa – Baiona / 2017-04-04 / Arg. Cdt.pht. Koldo Amestoy

Curriculum Hendaia 'Si a la diversidad'-2 - Cr. ph. Thomas Lhomme

CURRICULUM…’Si a la diversidad’ – Hendaia / 2017.05.07 / Arg.Cdt.Pht. Thomas Lhomme

LAUBURUA... AEK Urepele - 17.08.08 Arg.Cdt.pht. Hélène Larrieu (5)

LAUBURUA… AEK Urepele – 2017.08.08 / Arg.Cdt.pht. Hélène Larrieu

AMINATA Labirintoa 17.09.24 - Bilbo Arg.cdt.pht. Bego Alabazan

AMINATA Labirintoa – Bilbo / 2017.09.24 / Arg.cdt.pht. Bego Alabazan

EUSKARAZ Labirintoa - ARAIA 17.09.29 Arg.cdt.pht. Nathalie Paroix (12)

EUSKARAZ Labirintoa – ARAIA / 2017.09.29 / Arg.cdt.pht. Nathalie Paroix

h1

@labirintoak… harri bat eraikuntzari

2017/10/09

Koldo AMESTOY, kontalariaren ekimen berezia 

Printzipioa

Lurrean : kanpoan ala gela barnean, Koldok asmatu eta marraztu labirintoa.

Labirintoa : Koldok irudikatua edo/eta antolatzaileak aukeratu gai edo ikur bereziarekin egina.

Kontalaria : labirintoaren inguruan, jolas gidari gisa dabil.

Parte-hartzailea (publiko heldua) : Koldok harrera egin ondotik, jendea aldizka/txandaka labirintoan sartu eta, honen bidetik doa. Gero ateratzerakoan, publikoari bi hitz eskaintzen dizkio, eta bukatzeko, gertakaria begiratzen egoten da.

Koldok kontaketa hari bat “tiratzen” du. Horrela, bere ixtorio motxak eta ibiltarien lekukotasunak saioan zehar, hau sustatzeko eta gidatzeko lerrokatzen dira. Eta gertakariaren lagungarri izan daitezke bestalde, parte-hartzaileen kantuak edo/eta, lekuko edo gonbidatutako musikarien ekitaldiak, edo berdin, Jean-Christian Irigoyen « Galtxetaburu » eskusoinulariak zuzenean joko dituen musika piezak…

EUSKARAZ Labirintoa - ARAIA 17.09.29 Arg.cdt.pht. Nathalie Paroix (2)

Saioaren jarraipena, aukeran

Lehen hautua : emaitza/eta trukea  

Partaidea labirintoan sartzen da eta ibilbidetik jarraitzen du. Gero,,aurkeztua izan zaion gaiaren arabera, bakoitzak ekarritako gauzatxoa bidexkaren bazterrean, lurrean berean ematen du, labirintoaren “kokapena burutzeko” bezala, eta aldi berean, bere emaitza elkarte antolatzaileari ekartzeko gisan.

Hortik lekora, beste ahalbide bat izan daiteke, eta hau da : ibiltariak bere eskaintzaren truke, urrunago bidexkan aurkituko duen “beste puska” bat hartu eta eramatea… Saioa truke-joko bilakatzen da, orduan.

Bigarren aukera : bakarkako ekarpen zuzena

Ibiltari bakoitzak labirintoan zehar bere itzulia eginik, atekatik jalgitzerakoan, bere lagunen aurrean hitzegitea eskatuko zaio. Antolatzaileak hautatu gaiaren inguruan, bere hizkuntzan eta hainbat esalditan, kontatu, kantatu, bere lekukotasuna ekarriz, ipuintxo bat, slam, anekdota, bertso, olerki, berri on ala gezurrezko, amets, iritzi etab. eskaini dezake.

Hirugarren aukera : gauazko saioa

Labirintoa, ilunpetan edo erdilunantzan izanen den espazio bateko lurrean marraztua dago. Ibiltaria “labirintoaren biribilean” sartzen da, antolatzaileak sargian eman dion kandelatxoa pizturik eskutan daukala. Gero, bere argitxoa bidexka bazterrean ematen du, azken batean, beste parte-hartzaile guziekin batera obra osatzeko gisan… elkarrekin labirinto osoa argiztatu arte.

Hautabide honi gehitu daiteke, lehenagoko hau : partaidearen bakarkako ekarpen zuzena.

 Eta horrela, beste jolas-modu batzuk asmatzeko eta eratzekoak daude oraindik, parte-hartzaile ezberdinen artean topaketa ‘labirintiko’ berriak eskaintzeko gogoz. 

EUSKARAZ Labirintoa - ARAIA 17.09.29 Arg.cdt.pht. Nathalie Paroix (4)

Alde teknikoa

Labirintoaren kokapena : Leku baketsu eta babestu batean, oinezkoek bakarrik erabiltzen duten enparantza izkin bat, plazatxo, kale mutur, lorategi, etab. Eremu leuna eta idorra, alkaternatu edo lauzatua.  Labirintoa marraztu eta kokatuko da, ekitaldi egunean berean.

Batezbesteko neurriak : Labirintoak 7 m x 7 m,  50 metro karratu inguruko eremua.

Inguru guzian gehitu beharko zaio bestalde, ibiltariek ekitaldi denboran egon eta ibiltzeko beharko duten espazioa.

Kokatzea :         –  ordu/oren 1 eterdi – 2 oren/ordu, labirintoa marraztu eta gunea prestatzeko Saioaren iraupena :    – ordu/oren 1 – ordu 1 et’erdi, ekitaldi publiko berarentzat.

Teknika beharra : 

Ekitaldi denboran erabiliko den megafonia konektatzeko, entxufe/prisa xume bat labirinto ondora luzatu beharko da. Jolastoki inguruan eta barnean giro isila eta baketsua izanen da, hitzak, kantuak eta musikak denen artean osoki gozatzeko gisan.

Ordainsaria –zerbitzu sari eta kargu sozialak, ekoizpen eta bide gastuak barne- : (gurekin harremanetan jarri)

Labirintoaren iraunkortasuna : 

Irudiaren marrak klera/klarion edo gai « biodegradagarriz » egingo direnez,  saioaren ondotik, denborak ezabatuko ditu. Edo berdin, antolatzaileak obra hori garai luzeagorako lurrean finkatu lezake, lauzatzaile maisu, edo beiragile, mosaikalari artista batekin partaidetasunean.

Koldo AMESTOY / 00 33 (0) 559 294 050

contact.koldo@orange.fr / www.koldoamestoy.com / www.facebook.com/labirintoak

EUSKARAZ Labirintoa - ARAIA 17.09.29 Arg.cdt.pht. Nathalie Paroix (6)

h1

Koldo Amestoy, kontu-kontari bakarlari…

2017/09/14

koldo20

Datorren astean, Gipuzkoa eta Arabako bi euskaltegitan egongo naiz  kontu-kontari :

irailaren 20ean, LAZKAOko Maizpide euskaltegian, gauekoa 21:00etatik aurrera, « BIDERDITAN » ikuskizuna kontatzen…

irailaren 21ean, Errioxako IKA euskaltegiak gonbidaturik BIASTERI (Laguardia) herriko zinegelan, iluntzeko 19:30etan, « MARTINTXOK ‘TXO’ GALDU ZUENETIK » kontakera eskaintzen…

Euskaradunak hurbildu daitezela lasai… Ongi etorriak izango dira !

h1

@labirintoak – Zubixkapeko ZURRUNBILO Tourbillon sous le petit pont

2017/09/06

Zubixkapeko ZURRUNBILO Tourbillon sous le petit pontHitzordua duzu Kanbo-Behereko Lorategian irailaren 10ean, igande arratsaldeko 15:00tik 17:00tara, “Zubixkapeko ZURRUNBILO – Tourbillon sous le petit pont” labirintoan dantzan aritzeko, Jean-Christian Irigoyen eta Koldo Amestoy-ekin batera, “Errekak’Eau” Errobi errekako pestaren karietara. Ongi etorri deneri !

h1

@labirintoak – irudi eta azalpenak

2017/09/04

FacebookEstampage1

(moldaketa : Nathalie Paroix)

@labirintoak saileko labirinto bakoitza sorkuntza bat da. Labirintoa lurrean marraztu eta, bere kokapena bukatu bezain laster, publikoarekiko topaketa-saioa hasi daiteke, eukaraz ala frantsesez gidaturik, bai eta, Jean-Christian Irigoyen ‘Galtxetaburu’ eskusoinulariaren musikak eta Koldo Amestoy kondalariaren kontaketak lagundurik. Publikoaren parte-hartzearekin, balentria bat bilakatzen da orduan, irudia eta mugimendua, hitza eta musika jokoan eta martxan eman dituelarik. Aldi berean, ekitaldi artistikoa eta partizipatiboa denez, gertakari edozeinen karietara plazaratu daiteke : topaketa, jaialdi, azoka, festibal, erakusketa, kale topaketa…