Posts Tagged ‘Euskaraz’

h1

@labirintoak – pilotua

2017/09/04

16 (2)

Mutil hau, bere ‘infernuko hauspoari’ tiraka, begirada alegiazko partitura bati luzatua, belarria bat-bateko bere musikari zuzendua, bere konplizea besterik ez da : Jean-Christian Irigoyen “Galtxetaburu”  (AEK barnetegia / Urepele / 2017/08/08 / arg. Hélène Larrieu)

h1

@labirintoak – pasaiariak

2017/09/04

Curriculum Hendaia 'Yes to diversity'-1 - Cr.ph. Thomas Lhomme

Curriculum – Hendaia – 2017/05/07  (arg. Thomas Lhomme)

h1

BEHINOLA aldizkarian…

2017/07/10

behinola-35-azala_web

Guztiok ez gara, baina batzuk bai… gaurko eta aspaldiko kontalari, kontu eta kontarien bideko lagun,  azken BEHINOLA aldizkariko 35. zenbakian, « Kondalaritza, nondik nora » erreportajean kolaboratu dugunok.

Beraz, ale berri hau nolabait eskuratu eta, zuk ere orduan, bere orrialdeetan ezkutaturik dauzkan sekretu-mekretu denak gozatuko dituzulakoan,

Irakurketa on, eta zorion !

h1

ELEPIKA festibalaren karietara…

2016/05/02

Ustaritze Koldo 2

ELEPIKA festibalaren karietara…
UZTARITZEko Mediatekan, maiatzaren 14an, larunbatarekin, bi hautu… EUSKARAZ !
> Arratsaldeko 18:00tatik (zuen izena eman eta gero, maiatzaren 7a aitzin, 05 59 93 17 75 telefono zenbakira), ARNO DASTAKETA lehen irakaspena, Jenofa IRUBETAGOYENA, oenologoarekin…
> Iluntzeko 20:30tan, IN VINO FABULA ikuskizuna, “arno eta arnogilen inguruan dabiltzan kontakizun, kantu eta musikak”
Koldo AMESTOY kondalaria eta Pantxix BIDART kantari-musikaria bikotean

h1

Koldo Amestoy, azken berriak

2016/02/29

Copie de viella2

Hona hemen zein lekutan ibiliko naizen ipuin kondalari :

PORTUGALETEko Santa Clara kulturtegian
BIDERDITAN ikuskizuna, helduentzako eskainiko dut
aste honetan, martxoaren 4an, ostirala, iluntzeko 19:30an
Tel. 94 472 93 09  santaclara@portugalete.org

SARAko Liburu azoka eta Idazleen biltzar egunean, egongo naiz,
martxoaren 28an, Bazko astelehen goizeko 9etatik aurrera, “Liburu aurkezle” gisa :
ERRAN BEZALA ipuinikuskizun bilduma, Editions de la Rhune argitaletxearen mahaian
ESPERANTZA zuhaitzen itzalpea gustukoa duen itsasontzia,
Asisko Urmeneta marrazkilariak ilustratutakoa, Supasterra elkartea eta Elkar argitaletxearen mahaian, txanda tarte batean.

IRUNgo EOI, Hizkuntza eskolan,
datorren apirilaren 13an, asteazkena, arratsaldeko 18:00etan
BIDERDITAN ikuskizuna aurkeztuko dut, publiko nagusiari zuzendua.
Alcaldias de Sacas, 13 – Tel. 943 62 33 81 – eoirun@hotmail.es

 

h1

Esperantza III. itsasontzia

2014/09/29

Koldo Bunus 2014

Horra abiatu da ! Abuztuaren 29an, Esperantza III.ak  amarra utzirik  bidaia handi  batentzat urrundu zaigu, itsaso, kontinente eta herrietan zehar urtebete iraunen duen irudimenezko abentura zoragarria bizitzeko. Hamar bat arrantzale eta mariñel adituek inguraturik, bere postuan adi dagoen mekanikoaren laguntzarekin,  pilotuak bere lema ongi eskutan daukala dirudi. Zubi gainean, armadoreak haratago daude, ontzia ekaitzatik babesten. Bide on deneri !
Esperanza III.ak herrira itzuli eta portuan sartu behar litzaiguke datorren urteko abuztuan, oroitzapen eta irudiz, perfume eta zaporez, kontakizun, musika, dantzaz, zamategia gainezka beterik…
Lehen ateratzean, zubi gainean zeuden :
– Aizkoa koroa,
– Jean-Christian Irigoyen, akordeoilari-konpositore-inprobisatzailea,
– Koldo Amestoy, kontalari-autorea,
– Bunuze ‘Intxauseta‘ ko Supasterra elkartea eta Jean-Luc Berho laguna.

h1

Argitaratze : Erran bezala…

2013/11/13

Koldo Amestoyek, bere ipuin-ikuskizunentzako azken urteotan idatzi zituen testuetarik bostek osatzen duten “ERRAN BEZALA” liburua , “Editions de la Rhune“argitaletxearen laguntzarekin, argitaratzen du.
Bilduma hau abenduaren 2an aterako da, “Cela étant dit” frantsesezko bere bertsioari parekaturik.
Azpimarratzekoa da, “Cela étant dit” frantsesezko liburuan dauden bost kontakizunetarik, “Erran bezala” bildumako hiru euskaratik itzuliak direla, eta bi solik, frantsez hutsez kondatzen dituenak.
Erran Bezala

Koldo Amestoy, bere baitarik abiatu zen kondalari autodidakten belaunaldiko horietako bat dugu. 80 urteetako hasieratik, Frantzian, Europan denetan eta urrunago ere, kondalariaren hitza iratzarriz lan egin dutenak, eszenatoki gainera eramateko.
Artistaren filtrotik eta bere berezitasunak apaindurik, fabula xume bat, kondaira zati bat, publikoari kondatu daitekeen ixtorio bilakatzen da.
Geroxago, kontakizuna osatzeko, ipuin bat, mito bat, asmaturiko kontu bat elkarri josten ditu, eta gero, idatziarenganik iragaitez, moldatutako testua zizelkatzen du…. Idatziz zehatza bezain irudiz aberatsa den kontaketa honetatik abiaturik, zuzeneko hitzak hegaldatzeko parada ematen dio, istorioari.
Koldo Amestoyek aurkezten dizkigu beraz hemen, ipuin-kontaketa sorkuntza batzuentzako iturri izan dituen “idazki aztarna” hauek.
Editions de la Rhune Argitalpena

Harremanak : Editions de la Rhune Diffusion – publications@editionsdelarhune.com – Tel 00 33 (0)6 10 01 27 19
Antxotenea – Ahetzeko bidea – 64310 SENPERE

h1

Urte bukaerako, azken berriak…

2012/12/11

IMG_8840Urte bukaerako, azken berriak… Euskal Herrian zehar euskaraz kontalari ibiliko naiz…

Bikotean Pantxix BIDART musikari-kantariarekin, IRUÑEAko Udal Euskara Zerbiltzuak gonbidaturik, ANETA BOKALEKO helduentzako gure ikuskizuna eskaintzen,
IRUÑEA – Kondestablearena Jauregia Civivoxa /Civivox Condestable aretoa – Kale Nagusia 2,
Abenduaren 12a (asteazkenez) iluntzeko 19:30etan,

Gero narratzaile gisa, Portugaleteko ELAI ALAI euskal dantza konpainiak taldearen 50. urteurrena ospetzen ari duela eta, dantza ekitaldi nagusian, “hari gorria” tiratu eta honekin dena lotzeko asmotan.
Elai Alai [320x200]

BILBOTeatro CAMPOS Elíseos antzokia – Bertendona kalea, 5
Abenduaren 20a (ostegunez) iluntzeko 20etan,
Sarrera prezioa : 8 €

 

Azkenik, datorren urte hasieran, 18. KORRIKAren karietara, urtarrilaren 26tik martxoaren 24ra, AEK eta ABAR Produkziak antolatzen duten KORRIKA KULTURALA ekitaldien menuan aurkezten ditugun eta aukeratuko duzun helduentzako gure hiru ikuskizunetarik bat edo bestean :
BIDERDITAN, ikusi
BIRIBILKETA, luma beltza, ikusi
IN VINO FABULA (Pantxix Bidartekin bikotean), ikusi

h1

Kondalariaren berri motxak

2012/10/23

Organisateur Cie Zoukouyanyan

Joan den abuztuan, Aturri gaiaren inguruan, Les Escumayres-Talasta elkarteak antolatu zuen Adour 2012 pestaren karietara Bidaxunen agertu nuen kontakizun ikuskizuna, orain prest dago. Atseginekin jakin arazten dizut beraz nire sorkuntza “Adour, récits de fleuve” (oraingoz frantsesez) abiatzeko eta nabegatzeko prest dagola, Aturri eta bere erreka hegietako hiri eta herrietan, eta beste nonahi ere, gelditu araziko dutelakoan. Harreman fitxa begiratu.

Aurten ere, gure herriko mugak zeharkatzeko parada ematen didate : Zoukouyanyan elkarteak gonbidaturik, Guyanara aldera joateko eta han, urriaren bukaeratik 15 egunez, ipuin kondatzen aritzeko, bakarrik edo taldean, bai eta bi formakuntza eramateko, irakasle eta liburutegizainekin, eta ere, tokiko ipuin kondalari gazte batzuekin. Beraz, Cayenne hiritik, Kourou herriraino ibiliko naiz, Macouria eta … tik iraganez, eta egonaldi bukaeran, goiko Maroni eskualdean den Wayana amerindioen herriko Twenke  herrixkaraino.

Handik itzultzerakoan, Belgikara ere itzuli bat egin behar dut, Bruxellaseko Brueghel aretoan, “Ipuinaren Igandeak” direla eta, azaroaren 18an, bertan kondatzen aritzeko.

h1

Aneta Bokaleko

2012/01/07

AfficheAnetaEuskara

Berri ona ! 2012.ko udaberrian, Koldo Amestoy eta Pantxix Bidart bikotea, “Aneta Bokaleko” ikuskizunarekin berriz bideetan abiatuko dela, itsasoan gaindi eta Euskal Herrian zehar…