h1

Tailerrak eta topaketak

AHO SORKUNTZA TAILERRA, ESKOLAN

Iraupena : 10 edo 12 oren/ordu
Lehen eta bigarren mailako ikasleei zuzendua, 8 urtetik 12 urteko haurreri.
Eskolako ikasleek elkarlanean, ipuin bat aho-sorkuntza teknikaz idazteko, idazketaren sostengua gabe ipuin bat asmatu eta kondatzeko.
Tailer honek lan berezia eskatzen du : bakoitzak bere irudimena askatzea, inprobisaketan murgiltzea, bestearen hitza aditzea, berea errespetatzea, berezkotasunean ausartzea, ipuinaren egiturak erabiltzea, kontakizuna konposaketa eta apaindura berriez moldatzea, eta azkenean ipuin berria kondatu eta publikoan aurkeztea.

IPUINAREN INGURUAN IKUSKIZUN
ETA TOPAKETA

Iraupena : 2 oren/ordu
Lehen eta bigarren mailako ikasleei zuzendua, 8 urtetik 12 urteko haurreri.
Ipuina taulagainean.
Elkarrizketa eta eztabada, zuzeneko ikuskizun baten inguruan.
Arte baten praktikarekin topaketa…
Kondalariak bere ikuskizun bat aurkeztu eta, publikoarekin solas-trukaketak bultzatzen ditu, ikuskizunaz, ipuinaz eta ahozkotasunaz, kontalari lanaren praktiketaz hitzegiteko…

IPUINA ETA ARTISTA EUSKAL HERRIAN

Iraupena : guttienez 2 oren/ordu
Gazte eta heldueri zuzendua, euskal kultura ezagutzeko ekitaldi baten karietara.
Euskal Herriko ahokotasunaren inguruan solasaldi eta trukaketa
Kondalaria topatzea, eta artista murgiltzen den kultur-giroari hurbiltzea.
Kondalari praktika, artista elebiduna sorkuntza bidean…

“ARTISTAK BILAKETAN” TAILERRA

Iraupena : egun 1 edo 2
Artista munduko jende gazte eta helduari zuzendua
Artista ibilbideak eta sorkuntza bideak
Bakoitza laguntzeko, bere artista haria hurbiletik ikusten,  norberaren arte-ateka eta bidea zein izan daitekeen aipatu eta ikertzen.
Artista berriak, lehen ausnarketa eta gogoetaldietan gidatzeko topaketa.

IPUINGINTZA, ipuin asmaketa

Lehen Mailako irakasleeri zuzendua
Iraupena : 7 oren/ordu
Ipuin bat taldean asmatzea. Deus idatzi gabe, “aho-idazketa” bitartez, sorkuntza batentzat lehen pausoak emanen dira : irudimena, inprobisaketa, bestea adituz, bere hitza errespetatuz, bakoitzak bere berezkotasuna erabiliz, ipuinaren egiturak ikertuz, bere konposaketa eta apaindurak moldatuz,…
Ipuingintzan urrats bat edo bi…
Ipuin bat taldean asmatu, “ahoz idatzi” eta lumaz perekatu…
Ondotik, klasean “ipuin asmaketa” lantzen lagunduko duelakoan…

Dozierra telekargatu

IPUINGINTZA, ipuin kontaketa

Lehen Mailako irakasleeri zuzendua
Iraupena : 7 oren/ordu
Ipuin bat taldean kondatzea. Asmatutako ipuina edo herrikoia kondatzeko lehen pausoak ematea :  ipuina aztertuz, nola kondatu nahi den aukeratuz, kontaketarako prestatuz, kontalari lana taldekideen artean banatuz, kontakizunaren ahoko lagunak hautatuz, eta azkenean ipuina kontatuz.
Ipuingintzan, hiruzpalau urrats gehiago…
Ipuin bat landu eta apailatuta, taldeak nola kondatu dezakeen…
Ondotik, klasean “ipuin kontaketa” lantzen lagunduko duelakoan…

Dozierra telekargatu

Graffit’hitz

Zenbait saio, aste eta hilabeteko ekitaldia. Tailer iraunkorra, edo epe batekoa ere izan daitekeena.
Jende heldu eta euskaradunari zuzendua.
Jende nagusi eta euskaldun multzo batekin, hitza gurutzatuz, taldean ahoz aho arizanez eta hizkuntza gozatuz, gertakari edo gai baten inguruan kontakizun bat asmatzeko eta kondatzeko xedearekin…
Dozierra telekargatu